Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Aitaren eguna (HH)

Martxoan, Policarpo egunaz gain, badugu gurean oso egun garrantzitsua: Aitaren eguna.

 

Zer izango ginateke gure aitarik gabe? Gure amarekin batera zaindu eta hezten gaitu, eta beti dago gurekin jolasteko prest. Horregatik eta asko asko maite dugula esateko dakarkigu oparitxo hau.

 

Haur Hezkuntzako haur guztiok azken astea eman dugu aitarentzako opariarekin lanean, ez pentsa denda batean erosi dugunik!

 

Andereñoen laguntzarekin, denbora luzea eman dugu artelan ikusgarriak sortzen; horregatik, larunbatean aitak oparia irekitzean, ikaragarri gustatzea espero dugu!