Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

ALBOAN: Gatazkarik gabeko teknologia (DBH4)

Aste honetan, Virginia Basurtoren bisita jaso dugu ikastetxean. Virginia ALBOAN GKE-ko ordezkaria da eta 4.DBH-ko “Ekintzailea eta Enpresa jardueran hastapena” irakasgaiaren ikasleekin bildu da gatazkarik gabeko teknologiari buruz informazioa partekatzeko. ALBOAN mundu osoko pertsona eta erakundeekin bidean doa, giza garapena, bizitza duina eta justizia gizaki guztien ondare bihurtzeko helbururantz.

 

Saio honetan gure ikasleek Kongon bizi den egoera landu dute eta nola gure inguruan aurkitzen ditugun hainbat teknologia tresnek lotura estua duten Afrikako herri honetan gertatzen diren injustiziekin. Arazo larri hau konpontzen laguntzeko ekintza ugari proposatu dituzte gure ikasleek eta hauen partaidetza ezinbestekoa izango da ekintza hauek aurrera eramateko.

 

Batxilergoko ikasleen bisita ere jaso dugu saio honetan, lehengo urteko esperientzia partekatzeko eta ALBOAN-en eskutik Kongo-n bizi den egoeraren inguruan ikasi zutena azaltzeko.