Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Urederra

Batxilergoko 1. mailakoek lehenengo hiruhileko txangoa egin genuen. Urbasako Parke Naturalaren barnean dagoen txoko bat ezagutu genuen, toponimoak ematen digun informazioa bezalakoa da Urederra, zoragarria, garbia, aratza.

 

Ibai hau ezagutzeko bi ordutako ibilaldia egin genuen eta horrela ibaiak dituen ur-jauziak eta putzuak zuzen zuzenean ezagutu genituen ur freskoa sentituz.

 

Ibilaldiaren amaiera Bakedano izan zen, Ameskoas bailarako herri txiki bezain polita. Ondoren, autobusa hartu eta bazkaltzera Lizarrara joan ginen, bertako kale eta alde zaharretik barna ibiliz.

 

Amaitzeko, autobusa hartu eta abestuz Mundaiz eskolara iritsi ginen pentsatutako orduan.