Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Ikasketa bidaia (DBH4)

Maiatzean DBH 4. mailako ikasleek hainbeste desiratutako ikasketa bidaia egin zuten. Aurreko urteetan bezala, aukeratutako lekua Calafell - Bartzelona izan zen. Aste betean ekintza desberdinez gozatzeko, beraien arteko harremanak sendotzeko eta taldea gehiago bateratzeko aukera izan zuten. Bestalde, arrisku-kirolak praktikatzeko, gure arte-ondarea ezagutzeko eta Port Aventura parkeak eskaintzen dituen atrakzio guztiez gozatzeko aukera ere izan zuten.

 

Azken finean, esperientzia oso aberasgarria izan da gauza pila bat bildu baititu: elkarbizitza, natura, taldeko kirola, kultura eta dibertsioa.