Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Bihotz Deunaren festa

Ikasturtearen azkeneko hilabetean murgildu gara konturatu gabe eta ohikoa den bezala Bihotz Deunaren festa ospatu genuen ekainaren bigarren egunean.

 

Goizean goiz eguraldiak ez zigun mesede handirik egin baina goiza aurrera joan ahala, ekintza gehiago egiteko aukera izan genuen. Ikasgeletan mahai-jolasak, xake txapelketak eta pelikularen bat ikusi genuen eta jolastokian partiduak jokatu. Hamaiketako gozoa jan eta gero parkera joateko aukera izan genuen beste batzuk .

 

Hori guztia festa giroan! Arratsaldean jai eta hurrengo eguna familiaren eguna izan zen.