Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

BioDonostian jardunaldia

DBH4-ko Biologiako ikasleak Biodonostia ikerketa zentrua bisitatu dute eta goiz osoan zehar praktika desberdinak burutu dituzte bertako ikerlarien laguntzarekin. Beraien ahoko zelulen DNA-a erauzi, garun desberdinak behatu, eta  ehun desberdinen laginak  tindatu eta ondoren mikroskopioz behatu dituzte besteak beste. Oso ekintza interesgarri eta dibertigarria izan da eta oso aberasgarria ikerketa zentru bat barrutik ezagutzea.