Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

 Kontsumobide - Consumópolis 14

 Informazio gehiagorako egin klik hemen.

Jesusen Bihotza Mundaiz ikastetxeak Euskadi ordezkatuko du Estatu mailan Consumopolis 14 lehiaketan.

 

Consumopolis lehiaketaren 14. edizioan EAEko eskola desberdinetako 36 ikasle-taldek parte hartu dute. Lehiaketa honen helburua kontsumo arduratsua sustatzea da eta aurten “Zure segurtasunagatik. Ba al dakizu zer kontsumitzen duzun?” lelopean egin da. Partaideek helburuekin lotura duten proiektuak aurkeztu behar izan dituzte.

 

Euskadiko irabazlea Donostiako Jesusen Bihotza Mundaiz ikastetxea izan da eta, ondorioz, gure autonomia erkidegoaren ordezkaria izango da Madrilen egingo den estatu mailako fasean.  Epaimahairen iritziz “Funtzio Aniztasun Betaurrekoak” proiektua izan da helburuetara ondoen egokitu dena.