Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Danborrada Lehen Hezkuntzan

Aurten ere 2016ko eskola danborrada  ospatzeko asmoz Lehen Hezkuntzako eraikuntzaren  aurrean elkartu gara. Aurtengoan izan dugun eguraldi zoragarria dela eta Haur Hezkuntzako txikitxoek Lehen Hezkuntzako ikasleekin batera jo ahal izan dute.

 Pozaren pozez, hor aritu dira gure ikasleak ilusio eta gogo handiz danborra joaz, sukaldari jantzi eta txanoez horniturik!

 

Donostiako Martxa  hastearekin batera gure ohiko dantzariak, Eider eta Ane, dantzan hasi dira. Aurten  Julen, 3.mailako ikaslea  elkartu zaie. Zoragarria benetan eskaini digutena, aho zabalik utzi gaituzte.

 

Mila esker hirurei  eta eutsi horri!