Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Entzunaldi aktiboa: Soinuaren ezaugarriak (LH 3. maila)

Otsailaren 5ean, 3.mailakook kontzertu pedagogiko batera joan ginen poz-pozik.

 

Entzunaldi aktibo  horiek guztiek helburu nagusi bat dute, kontzertuetara joateko ohitura sustatzea hain zuzen. Hau da, ikasleak musikaren mundura hurbiltzea, musikarekiko duten zaletasuna sustatzeko eta haurrek musika tresnak jo ditzaten bultzatzeko.

 

 "Soinuaren ezaugarriak" entzunaldia,  Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat zuzenduta  dago. Bertan, soinuaren ezaugarriak dira protagonistak: tinbrea, altuera, intentsitatea eta iraupena. Eta hauekin batera; musikaren osagairik garrantzitsuenak : melodia, erritmoa eta harmonia.

 

Hertzio eta Dezibeliaren arteko maitasun istorioa zoragarria bizi genuen.

 

Asko gustatu zitzaigun!

 

Ikasitakoa gogoratu nahi dutenentzat klikatu hemen.