Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Euskararen eguna 2015

Urtero bezela, Mundaiz Ikastetxean Euskararen Eguna ospatuko dugu abenduaren 3an. Gure ikasleak euskal kultura, hizkuntza eta historiarekin  jarri nahi ditugu erlazioan.

 

Euskara ez dugu soilik gela barruko ikasgai bat bezala ulertzen, gure eguneroko bizitzan, harremanetarako, ondo pasatzeko eta gozatzeko ere erabili nahi dugun hizkuntza da baita ere.

 

Honetarako  ekintza ezberdinetan parte hartuko dugu:

  • Haur Hezkuntza: antzerkia, euskal abestiak, euskal jolasak, txokolatada...
  • Lehen Hezkuntza: horma-irudiak, DBH-koen “show”a ikusi, bihotzaren silueta patioan, bertso saioa, txokolatada...
  • DBH: bertso eta txisteen kontaketa, ”Goazen” filma, “Oroitza-penak” antzerkia, Kaligrama, Talentu “show”-a, antzerkia HH-koentzat.
  • Batxilergoa: “Tartufo” antzerkia, “Eutsi” eta “Urte berri on amona” filmak eta “Euskara munduan" dokumentalaren inguruko hausnarketa.

 

Aurtengo leloarekin bat egiten, euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko ahalegin handia egiten ari diren guztioi eskerrak eman nahi dizkiogu.