Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Batxillergoko 2. maila: Guggenheimen

Urtero bezala, Azaroaren 24an Bilbora joan ginen 2. Batxilergo bi taldeok egun zoragarria pasatzeko asmoarekin. Gure xedea izan zen eguna elkarrekin bizitzea, ekintza kultural eta interesgarri batekin batera. Guggenheim Museoaren kanpotik ibili eta gero sartu ginen bisita gidatua disfrutatzeko. Momentu hartan Alex Katz eta Making Africa  erakusketak eta museoaren bilduma ikusi ahal izan genituen. Geroago, Bilboko Udaletxearen alorrean bazkaldu eta Donostiara bueltatu ginen.