Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Kongoren aldeko proiektuak (DBH4)

Aste honetan, gure 4. DBH-ko ikasleak ALBOAN-ekin batera egiten egon diren proiektuak amaitu dituzte.

 

Alde batetik, mugikorren bilketarekin bukatu dugu. Bai sarreran bai tabernan izan ditugun kaxei esker hainbat mugikor bildu ditugu birziklatzeko.

 

Bestaldetik, oporrak baino lehen bizkotxo solidarioaren salmenta burutu genuen eta arrakasta handia izan zituzten bizkotxo dastagarri guztiak. DBH-ko jolas-orduan eta 16:30tan LH-koentzat  saldu genituen eta oso giro ona sortu zen helburu solidario honen alde.

 

Eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi gure proiektuetan parte hartzeagatik, bai bizkotxoa ekarriz edota erosiz bai zuen mugikorrak emanez. Guztioi esker lortu dugu Kongoren aldeko ekintza hauek arrakastatsuak izatea eta, honen bidez, herri honen egoeraren aldaketa sustatzea.

 

Mila esker guztioi!