Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Marubitxoa (Haur hezkuntza)

Urtero bezala, ostegunean Cristina Enean egon ginen Marrubitxo bisitatzen. Parkean bizi denez animalitxo guztiak aurkeztu zizkigun eta bertan dauden lore eta zuhaitz guztiak erakutsi zizkigun. Hori dena erakusteaz gain, parkeko sekretu eta istorio guztiak kontatu zizkigun!

 

Andereñoek gelan erakutsi diguten bezala, Marrubitxok ere natura zaintzeak duen garrantziaz hitz egin zigun. Oso ondo pasa genuen eta gelan landutakoarekin batera asko ikasi genuen, eta NOSKI! Oso zintzo ibili ginen…