Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Haur Hezkuntzako Uda 2015

Aurten ere, Mundaizeko "Haur Hezkuntzako Uda" ospatu dugu uztailan. Gure ikasleek hilabete dibertigarria pasa dute laguntxo berriak egin dituzten bitartean. Izan ere, gure ikasleez gain beste eskoletako haurrak etortzen baitira gurekin udaz gozatzera. Beti bezala, ekintza berriak egiteko aukera izan dugu eduki ditugun laguntzaileei esker.

 

Mila esker guztiei!!