Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Udazkena

Udazkena iritsi da eta 5 urteko haurrak gure ondoko parkera Cristina Enea, hain zuzen ere, joan dira.

 

  • Zuhaitzak begiratu eta zuhaitz batzuek hostoak galtzen dituztela ohartu gara.
  • Hosto pilak egin ditugu, zapaldu eta entzun dugu zer hots ateratzen duten, gora bota ere egin ditugu, haizeak nola barreiatzen dituen ikusteko.
  • Bildu ditugu mota desberdineko hostoak gelara eramateko.

 

Udazkena hainbat aldaketa egiten hasten da: hotz handiago egiten hasten da, euria egin ohi du eta haizea ibili ohi da. Horren ondorioz animalia askok babestu egin behar izaten dute (katagorria enborrean, muskerra bere gordelekuan eta parkean ikusi dugun bezala, txoriak gizakiak zuhaitzetan jarritako egurrezko kabietan).