Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Hockey Mundaiz Sevillan

Partidu "amistoso" batzuen ondoren, haietan sentsazio txarrak jaso ondoren eta haiei buruz erreflexionatu ondoren, Sevilla aurrera pauso bat zen. Aurrera pauso bat aurtengo txapelketa buruan izanik. Esperientzia hau bizitzeko eta gauzak hobetzeko grinarekin, hegoaldeko hirira inongo beldurrik gabe iritsi ginen. Organizazio onari esker, talde guztiak nahiko berdintsuak ziren, hau da, talde indartsuak bata bestearengandik zertxobait ikasi zezan. Egoera honekin, bidaiak sortutako logurea eta abar alde batera utziz, torneoa ofiziala izango balitz bezala jokatu behar izan genuen. Horrela, txapelketa txiki hau irabaztea lortu genuen!

 

Asteburua pistatik kanpo egindakoari erreparatuz, egun hauek "piña" handia sortzeko aukera eman ziguten. Bai txikien eta handien arteko erlazioak baita talde bereko jokalarien artekoak sendotu genituen. Eta azkenik... Ba turismo pixka bat egiteko eta hiriko gastronomia dastatzeko aukera ere izan genuen!

 

Azkenik, eskerrik asko benetan Irlandesas taldeari inbatazio eta tratu onarengatik. Konkretuki eskerrik asko Iker Domingori, lehenaldian mundaiztarra izan baitzen! Plazer bat MISTER!

 

Danel Nores

 

Jubenilen Kapitaina

Aurtengo denboraldiari laster hasiera eman diogu. Aurredenboraldiren txapelketa, Sevillan izan da. Oraindik holako txapelketetara joaten ez garenez, ilusioz hartu dugu bidai hau.

 

Nahiz eta oso nekatuta egon ez dugulako lo askorik egin, ahal genuen guztia eman genuen pistan. Infantilen laguntzarekin oso ondo jokatu dugu, eta txapelketa ez irabaztearren, sentsazio onekin joan gara, gogo handia jartzeagatik, asko borrokatzeagatik eta beste talde ezezagunen jokotik ikasteagatik.

 

Horrez gain, hiria bisitatu egin genuen eta oso ondo pasa genuen.

 

Oier Borda

 

Kadeteen Kapitaina