Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Ihauteriak 2016 (Haur Hezkuntzan)

2016ko inauteriak HHko umeek eta irakasleok animaliez mozorroturik ospatu dugu. Gurasoen laguntzaz mozorroak oso politak eta biziak egin ditugu. Animalia oso koloredunak izan dira: urte batekoak erleak, 2 urtekoak tximeletak, 3 urtekoa untxiak, 4 urtekoak txoriak eta 5 urtekoak pinguinoak.

 

Aurten, otsailak 5ean, desfilea egitea tokatu zaigu. Oso eguraldi ederrarekin HHko eraikuntzaren patioan egin ahal izan dugu. Desfilea osatzeko lehenengoak 2 urtekoak eta gero jarraian 3, 4 eta 5 urteko umeak kate bat osaturik, kalejira bat patioan zehar egin dugu eta kanta alaiak ere gogoz dantzatu ditugu.

 

Primeran pasa dugu!!!