Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

194. urteurrena

Irailaren 30ean, Anaia Korazonistak ditugu gogoan, hau da, gure ikastetxeko eta munduan zehar dauden Ikastetxe Korazonista guztien historia dakargu gogora.

 

1821. urtean (gaur 194. urtemuga ospatzen dugu) pertsona paregabe batek, Aita Andres Coindrek, hain zuzen ere, (Kartelean ikus dezakezue) aparteko ideia izan zuen: Bere jaioterriko kaleetan zehar, Lyonen, alegia,  zeuden haurrak jaso eta heziketa eman. Horretarako sortu ziren Anaia Korazonistak. 194 urte geroago, hemen jarraitzen dute Anaiek eta beraiekin irakasle asko gaur egungo ikasleak hezten.  Gure Ikastetxeko anaia eta irakasle guztien alde eskatu nahi diogu gaur Jesusi, ilusioz jarrai dezaten hezten urte askotan, Aita Andres Coindrek hasitakoak jarraipena izan dezan.