Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Karlos zurutuza, gerra-berriemailea (DBH)

Bakearen astea zela eta, aurreko asteazkenean, hilak 24ean, DBH 3. eta 4. mailako ikasleak Karlos Zurutuza kazetari donostiar ospetsuaren hitzaldia jaso zuten. Kazetari eta idazleak Iraq, Iran, Afganistan eta Sirian izandako  bizipenak ezagutzera eman zizkigun. Gatazka jasaten duten nerabeek sufritzen dituzten egoera larriak aurkeztu zizkigun irudi eta bideo gordinen bidez. Ikasle eta irakasleok hunkituta utzi gintuen hitzaldi latza izan zen dudarik gabe.