Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Malta (BATX1)

Batxilergoko 1. mailako ikasleak Maltako egonaldiko bidaiatik otsailaren 26ean itzuli ziren. Oso bidai alaia, interesgarria eta aberasgarria izan da. Ingelesa lantzeaz gain, Malta herrialdea ezagutu dute eta bertako jendearekin izandako harremanak, kultura eta bizimodu berri bat ezagutzeko aukera eman die.

 

Orokorrean oso bizipen polita eta gomendagarria izan dela esan digute ikasleek. Egun batzuetan hotza izan zuten arren, bainu bat hartzeko nahikoa eguzki ere izan zuten.