Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Mendukilo eta Planetarioa (DBH4)

Azaroaren 14an DBH 4.mailako ikasleok Mendukilo kobazuloa eta Iruñeko Planetarioa bisitatzera joan ginen.

 

Mendukilo kobazuloan naturak lur-azpian ezkutatuta dituen paisai ikusgarriaz gozatzeko aukera eman ziguten eta planetarioan, berriz, Lurretik kanpo zain ditugun izar eta planetak ezagutzeko aukera paregabea izan genuen.

 

Irteera interesgarria iruditu zitzaigun, ezagutzen ez genituen gauzak ikusteko aukera izan genuelako. Giro ona egon zen eta konpainiaz ere disfrutatu genuen.