Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Santo Tomas eta Olentzero HHn

Gabonetako oporrak hasi aurretik, Haur Hezkuntzan Santo Tomas eguna ospatzen dugu. Ikasleak eta irakasleak baserritarrez jantzita gatoz eskolara. 5 urteko umeek ekarritako produktuekin azoka prestatzen dugu. Gertuko baserrietako eta urrutiko lekuetako frutak eta barazkiak ikusi eta ezagutzeko aukera ematen digute. Nola ez, txistorra bokata ez zaigu falta hamaiketakorako eta ondoren txintxo-txintxo Olentzeroren etorreraren zain gelditzen gara. Olentzero noski, opariz kargaturik dator. Egun zoragarria eta ilusioz beterikoa da.

 

Zorionak eta Urte berri on!