Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Zinetek ekintza kulturala (BATX2)

2. Batxilergoko ikasleek ZINETEK ekintzan parte hartu dute hilabete honetan zehar. ZINETEK Orona fundazioak Donostiako Zinemaldiarekin batera antolatzen duten ekintza kultural bat da, non hainbat ikastetxek eta erakundek filma bat ikusi eta solasaldi batean parte hartzen duten.

 

Gure ikasleek parte aktiboa izan dute ekintza honetan, filmaren hasieran aurkezpena eginez eta solasaldia bideratuz. Lan guzti hau prestatzeko, Lur Olaizola, Tabakalerako zinema koordinatzailearen bisita izan dugu ikastetxean.

 

Guztiei eskertzen diegu egindako esfortzua emaitza oso polita izan baita.