Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Policarpo Anaiaren eguna (LH)

Policarpo anaia gure eskolako erreferente garrantzitsu bat da, beraz, bere oroimenean ospakizun bat egitea modurik hoberena da bere burua gogorarazteko. Martxoaren 2an, ostiralean, eskolako ikasleak eta irakasleak elkartu ginen anaiaren lana gogoratzeko eta ondo pasatzeko. Ostirala ospakizun egun nagusia izan bazen ere, aste oso bat daramagu anaia oroitzen eta otoitz egiten.

 

Aste bat izoztua eta elurtua eta gero, egun zoragarri bat izan dugu ostiral honetan. Hortaz, disfrutatu egin dugu jolasten, Kristina Enea parketik paseatzen, dantzatzen eta hamaiketako eder batekin.

 

Egun zoragarria benetan!