Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Policarpo Anaiaren eguna (LH)

Urtero bezala martxoaren lehenengo ostiralean gure eskolako erreferente garrantzitsuaren eguna ospatzen dugu, Policarpo anaia.

 

Aste osoan zehar anaia oroitzen eta goizeko hausnarketan bere lana aztertzen egon ostean, martxoaren 1ean liburuak alde batera utziz ikasgeletatik atera ginen ikasle eta irakasle guztiak. Ikastetxeko patioan jolasak egin genituen, Cristina Enea parketik paseatu, dantzatu... eta hamaiketako on batekin eguna bukatu.

 

Egun zoragarria izan zen!