Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Pribatutasun politika

JESUSEN BIHOTZA MUNDAIZ IKASTETXEAN pribatutasunaren babesarekin eta datu pertsonalen erabilera zuzenarekin konpromisoa hartu dugu. Politika honek deskribatzen du aipatutako datuak eta www.mundaiz.com webgune honetako bere datu pertsonalen gaineko erabiltzaileen eskubideak nola trata ditzakegun.

 

Zure baimena

 

Mesedez, irakur ezazu arreta osoz politika hau eta ziurta ezazu ulertzen duzula eta ados zaudela, sartu baino lehen, gure zerbitzuak erabili edo zure datu pertsonalak eman aurretik. Berarekin ados ez bazaude, ez erabili webgune hau edo bere zerbitzuak eta ez eman zure datuak.

 

Webgune honetan sartzearekin, bertan dagoen edozein zerbitzua erabiltzearekin edo zure datuak guri ematearekin ulertuko dugu dudari gabe zure baimena ematen diguzula zure datuak tratatzeko ondoren aipatzen diren helburuetarako.

 

1.- Nor da datu horien trataeraren arduraduna?

 

Trataeraren ardura duen enpresa: JESUSEN BIHOTZA MUNDAIZ IKASTETXEA.

Helbidea: Mundaiz kalea, 30, 20012, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Telefono zenbakia: 943 32 70 02

Posta elektronikoa: director@gmundaiz.com

 

2.- Nola lortu ditugu zure datuak?

 

Baliteke off-line eman izana gure zerbitzuak eskatzerakoan kontratuzko erlazioaren mantenurako.

 

Datuak webgune honen bitartez eman badizkiguzu, informazioa biltzen dugu, adibidez, webgunea bisitatzen duzunean, erabiltzaile bezala izena ematen duzuenean, edozein galdetegi betetzean edo gurekin zuzenean harremanetan jartzen zarenean.

 

Aipatutako datuak trata eta erregistra ditzakegu, gure kabuz edo hirugarren baten zerbitzuen bitartez, cookiek edo jarraipenerako beste teknologia erabiliz ere, aurrerantzean esaten den bezala.

 

Zure datu pertsonalak boluntarioki sartzen dituzunean, informazio hori emateko ahalmena duzula bermatzen duzu eta informazioa egiati, zehatz eta eguneratuta dela, isilpekoa ez dela eta hirugarren baten kontratuzko inongo murrizketarik edo eskubiderik ez duela hausten.

 

Zure datuak zuzenak eta eguneratuak mantentzeko ardura duzu eta, egin ezean, JESUSEN BIHOTZA MUNDAIZ IKASTETXE-ren gainetik kendu egiten duzu erantzukizun guztia.

 

3.- Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak?

 

Helburu hauekin tratatzen ditugu:

 

A. Ikasleen eta beraien familien kasuan:

a) Kontaktu-kudeaketa eta beraiekiko komunikazioa egitea.

b) Aurre izen-emate, onarpen, matrikulatze prozesuen kudeaketa egitea.

c) Espediente akadimikoaren eta eskainitako zerbitzuen eta jardueren kudeaketa egitea (udalekuak, ingurugiro eskolak, ikasle-trukeak, ikasle ohien elkartea etab.).

d) Eskola-orientazioa egitea.

e) Iritzia jaso eta asebetetze-maila neurtzen dituzten inkestak egitea.

Era berean, ikastetxeak antolatutako jardueretan, irteeretan, txangoetan edo bidaietan argazkiak edota bideoak egin ahal izango dituztela, ikastetxeko oroimen fotografikoan gordetzeko eta ikastetxeko web-orrian, blogetan, ikastetxeak sare sozialetan dituen profiletan eta YouTube-n argitaratu ahal izateko

 

B. Zure datu kurrikularrak edo zure curriculuma bidaliz gero, zure datuak erabiliko ditugu kontaktu-kudeaketa egiteko eta hautapen-prozesuen kudeaketarako.

C. Kasu honetan, derrigor markatutako gelaxketan betetako informazioa funtsezkoa da datu-ematearen tratamendurako. Aipatutako informazioa eman ezean, ez dugu zure kurrikuluma kontuan hartzerik izango.

D. Gure webgunearen erabiltzaile hutsa izatearen kasuan, zure datuak kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, webgunearen bitartez eskatutako zerbitzuen kudeaketa egiteko eta hauetatik ondorioztatutako kontratu-harremana mantentzeko tratatuko ditugu.

 

4.- Zenbat denbora mantenduko ditugu zure datuak?

 

Helarazitako datu pertsonalak mantenduko dira kentzea eskatzen ez duzun bitartean; kentze hori eskatu arren, bere trataera mugatuz, mantendu ahal izango ditugu legezko betebeharrak edota eginbeharretarako edo erreklamazioen defentsarako bakarrik.

 

5.- Zein da zure datuen trataerarako legitimazioa?

 

Ikasleen eta beraien familien datuen trataerarako legitimazioa ematen digun oinarri juridikoa zerbitzuak emateko dugun kontratuzko erlazioa da. Datu pertsonalen trataera egin gabe aipatutako kontratuzko erlazioa ezin izango litzateke garatu.

 

Kasu honetan, ikasle bezala gurekin mantentzen duzun erlazio egokia eta aproposa emanda, zure irudia tratatzeko interes legitimoa dugu euskarri fotografikoan zein bideografikoan, gure jarduerei, irteerei, txangoei edo antolatutako bidaiei buruz ikastetxeak informatzeko, ikastetxeko oroimen fotografiko/bideografikoan parte izateko eta ikastetxeko webgunean, blogetan, sare sozialetan dituen profiletan edo Youtube-n dituen kanaletan igotzeko.

 

Helburu hauek zure datuak jasotzeko genuen hasierakoarekin bateragarriak dira (kontaktua kudeatzeko eta komunikazioa eta harremana zurekin mantentzeko) baina, hala eta guztiz ere, helburu hauetarako zure datuen jasotzea, gure interes legitimoaren ondorioztatutakoa, borondatezkoa da beti eta gure interes legitimoaren aurrean, zure interesak, eskubideak edo askatasunak beti nagusituko dira. Helburu honetarako zure datuak ez erabiltzeko eskatzen badiguzu (director@gmundaiz.com-era mezu elektronikoa bidaliz horretarako) horrela egingo dugu, haiek aurkezpenerako, erabilerako eta erreklamazio-defentsarako blokeatuta mantentzeko aukera izanez. Aipatutako ez erabiltze horrek ez du baldintzatzen zure datuen tratamendua deskribatutako gainerako helburuetarako.

 

Webgunearen erabiltzaile hutsen edo bere kurrikuluma beraren bidez helarazten diguten kasuetan, zure datuen tratamendurako legezko oinarria zure baimena da eta edozein unean director@gmundaiz.com-era mezu elektronikoa bidaliz erretiratu ahal izango duzu.

 

6.- Zer hartzaileri komunikatu ahal izango dizkiegu zure datuak?

 

DBLO-ren 5.1. eta 11. artikuluen arabera, jakinarazten dizugu datuak hirugarren entitateetara komunikatu ahal izango direla lagatzaileekin eta lagapen-hartzaileekin zuzenki lotutako funtzio legitimoen helburuak betetzeko, hau da: Eskola Kontseiluari espediente-izapiderako; Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari (onarpen-prozesua, heziketa premia bereziak, historia akademikoa, diru-laguntzak eta bekak kudeatzeko) eta Osasun Sailari (txertaketa-kanpaina eta osasun-azterketarako); Donostiako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari heziketa-kanpainen eta eskola-kirol lehiaketen kudeaketarako; ikastetxean eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen duten enpresei, jarduera horien izen-emate eta kobratze kudeaketa ikastetxeak egiten badu; beste ikastetxe batzuei, espediente-akademikoaren lekualdaketarik egotekotan; S.A. Euskal Kulturgintzari (ELKAR liburu-denda), testu-liburuen erreserbarako; Mundaiz Kirol Klubari; Gizarte-segurantzari, ospitaleei eta aseguru-konpainiei, osasun-asistentziarako kontratatutako enpresa pribatuei; hotelei, bidaia-agentziei, garraio-enpresei edo bisitatutako zentroei, txangoetan, ikasle-trukeetan edo ikastetxeak, IGE-k eta ikastetxeko ikasle ohiek antolatutako bidaietan.

 

Ikastetxeak sare sozialetan dituen profiletan igorritako zure iruzkinak argitaratu ahal izango dira gure web-orrian, baita iruzkin horietan erantsitako argazkiak ere.

 

Hirugarrenen datuak

 

Beste pertsonen datuei dagokienez bere pribatutasuna errespetatu behar duzu ardura berezia izanez beraien datu pertsonalak argitaratzeko garaian. Gogorarazi nahi dizuegu erabiltzaile bezala zure datu pertsonalen tratamendua soilik onar dezakezula, baina ez hirugarrenekoak eta hirugarrenen datu-lagapena datu pertsonalen lagapena badela.

 

Hirugarrenen datu pertsonalak emanez gero, haiek erabiltzeko eta komunikatzeko aldez aurretik berariazko baimena izateko ardura zuk duzu, baita gure fitxategietan bere datuen sartzea haiei komunikatzeko ardura ere.

 

Baimenik gabe hirugarrenen datu-argitalpena hirugarren horien datu-babesaren, ohorerako eskubidearen, intimitatearen edo berezko irudiaren araudiaren kontra dago. Maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoak eskubide hauek, hau da, herri-babeserako ohorerako eskubidea, intimitate familiarra eta pertsonala eta berezko irudia, arautzen ditu.

 

Nazioarteko transferentziak

 

Jakinarazi nahi dizuegu, datu pertsonalen sartzea eskatzen duten hornitzaile amerikarrak erabiliko bagenitu zerbitzu osagarri baterako (adibidez, ahokalekua, housin-a, SaaS, segurtasun-kopiak, laguntza-zerbitzuak edo mantenu informatikoa, posta elektronikoaren kudeatzailea eta posta elektronikoaren kontu sortzailea eta abar…), Privacy Shield akordioari atxikitako enpresak aukeratuko ditugula, hau da, datu-babes kontuetan, Europan eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten horietako bat.

 

Hala eta guztiz ere, datu-babesaren politika honen onarpenagatik espresuki eta zalantzarik gabe baimentzen duzu aipatutako enpresei datuak komunikatzeko aukera, ezagututa horrek nazioarteko datu-transferentzia ekartzen duela Europako Espazio Ekonomikoko kidea ez den herrialde batekin eta transferentzia hori egin ahal izateko baimena zalantzarik gabe ematen duzula.

 

7.- Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

 

 

Datuak eskuratzeko eskubidea: zeintzuk diren tratatzen ditugun zure datu pertsonalak ezagutzeko eskubidea duzu eta horien kopia bat eska diezagukezu.

 

Zuzentzeko eskubidea: datu zuzenak ez direnak  zuzen dezaten edo osatugabeak osa dezaten eskatzeko eskubidea, adierazpen gehigarriaren bitartez direnak barne.

 

Ezerezteko eskubidea (ahazteko eskubidea): Zure datu pertsonalen kentzea eska dezakezu kasu hauetan: bere helburua betetzeko jada beharrezkoak izaten ez direnean, zure baimena erretiratzen duzunean, legezko ez den trataera eman denean edo legezko eginbeharra betetzeko behar denean.

 

Trataera mugatzeko eskubidea: zure datuen trataera mugatzeko eska diezagukezu. Kasu horretan gordeko ditugu erabilerako eta erreklamazio-defentsarako bakarrik.

 

Datuen eramangarritasunerako eskubidea: Zure datu pertsonalak (zuri edo zuk esandako hirugarren bati) itzul ditzagula eska dezakezu, erabilera komuna eta irakurketa mekanikoa errazten duen egituratutako formatu batean.

 

Aurka egiteko eskubidea: Zure datuen trataeraren aurka egon zaitezke, aipatutako trataera egiten duen arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-helburuetarako bada.

 

Eskubide hauek guztiak erabili ahal izango dituzu idatzizko eskabide sinatua bidaliz JESUSEN BIHOTZA MUNDAIZ IKASTETXERA (Norentzat: Zuzendari jauna) Mundaiz kalea 30, 20012 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa) edo director@gmundaiz.com-era bidaliz, beti ere zure NAN-ren kopiarekin batera. Zure datuak aldatuz gero, helbide horrexetan jakinarazi beharko duzu, eta aditzera ematen ez baduzu, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango horretan.

 

Behin aurreko eskaeraren bat jasota, gehienez 10 eguneko epean erantzungo dizugu.

 

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamatzeko eskubidea duzu. Informazio gehiagorako erabili ditzakezun eskubideen inguruan eta beraien erabilera egiteko formulario ereduak eskatzeko, jo ezazu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren web-orrialdera, hau da, www.agpd.es.