Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Urederra (BATX1)

Urriaren 17an Urederrara joan ginen. Goizeko 8-tan autobusa hartu, eta hara joateko bidea hartu genuen. Ailegatzean motxilak hartu eta bi orduko ibilbide bat egin genuen. Nahiz eta aldapa gora eta behera ibili eta nekatuak bukatu arren, azkenengo bista pena merezi izan zuen. A ze ur-jausi polita! Gainera bidetik, harriturik geratu ginen putzuetako ur turkesarengatik.

 

Eguerdian autobusa hartu eta Lizarrara abiatu ginen. Han bazkaldu, eta arratsaldea pasa genuen herria ikusten. Hiruretan autobusa hartu eta Donostiara abiatu ginen.

 

Esperientzia oso polita izan zen, bai denok elkarrekin egun zoragarria pasa genuelako bai leku berriak ezagutu genituelako.

 

Batxilergoko 1.mailako ikasleak