Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Bekak 2020-21

Unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdia:

 

 

OHARRAK:

 

- 2019-2020 ikasturtean beka eskatu bazenuen eta ez badago aldaketarik egin behar, zure seme-alabei banatu zaien eskabide-orria balioztatu ahal izango duzu atzealdean agertzen den egiaztatze-kodea erabiliz. Horretarako, ondorengo estekan sartu eta egiteko aukera izango duzu, nahiz eta sinadura elektronikoa ez izan. Behin hau eginda, ez da eskolara dokumenturik eraman behar.

 

- Ikastetxean 2020-21eko beken kudeaketarekin urriaren 13an, asteartean, hasiko gara eta epea azaroaren 9an, astelehenean, bukatuko da.

Ordutegia ondorengoa izango da: 8:30-11:30 eta 14:00-17:30 (lehendabizi hitzordua telefonoz hartu beharko da).