Sacred Heart Mundaiz School

Sacred Heart Followers

Bertso jaialdia (Primary 5th)

Maiatzaren 16an, 5. mailako ikasleak Antzoki Zaharrean egon ziren Bertsolaritzako jaialdia ospatzen. Bertan, ikasturte honetan zehar Aitor Mediluzerekin ikasi duten guztia erakutsi ziguten eta primeran egin zuten.

 

Aurkeztu zituzten lanak era askotakoak eta desberdinak izan ziren. 5Ako ikasleek Pinotxoren ipuina bertsotan kontatu ziguten eta 5.Bkoek “Ez gaude konforme” deituriko lana aurkeztu zuten eta beraien kexak azaldu zizkiguten.  Gurasoek asko disfrutatu zuten emanaldian.