Udazkena
Udazkena iritsi da eta 5 urteko haurrak gure ondoko parkera Cristina Enea, hain zuzen ere, joan dira.
Udazkena hainbat aldaketa egiten hasten da: hotz handiago egiten hasten da, euria egin ohi du eta haizea ibili ohi da. Horren ondorioz animalia askok babestu egin behar izaten dute (katagorria enborrean, muskerra bere gordelekuan eta parkean ikusi dugun bezala, txoriak gizakiak zuhaitzetan jarritako egurrezko kabietan).