Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

Marta Rojas, "100 días" liburuaren aurkezpena (ikasle-ohia)

100 egun

 

Ostiralean, otsailak 7an, Errenteriako Xenpelar Etxean Marta Rojas Martinezek, Mundaizeko ikasle ohia, bere 100 egun liburuaren aurkezpena egin zuen.

 

Marta 2000ko abenduaren 15ean jaio zen eta gaur egun Errioxako Unibertsitatean Matematikak ikasten ari da, eta dena egiteak gogorra izan arren, argi du ez duela erraz amore emango.

 

Txikitatik sormen handia erakutsi du. Handitzean, idazmenean leku aproposa aurkitu zuen nahi zuena adierazteko. Oso gustuko du historiek beste mundu desberdinetara eramateko duten ahalmena.

 

Liburua irakurtzera eta zuen historiak ere sortzera animatu nahi zaituztegu.

Zorionak, Marta!