Jesusen Bihotza Mundaiz Ikastetxea

Korazonistak

 Uraren kontsumo arduratsua (DBH1)

1. DBHko ikasleek badakite klima aldaketa murrizteko ezinbestekoa dela norberak bere esku dagoena egitea eta zenbait konpromiso hartzea. Biologia eta Geologia ikasgaian uraren kontsumo arduratsua landu dugu. Ikasleek, klasean ikasitakoa transmititzeko eta eskolako langile nahiz ikasleak gai honen inguruan kontzientziatzeko, pasiloan eta geletan jartzeko mural batzuk prestatu dituzte taldeka. Baina, ez hori bakarrik! Ura aurrezteko zenbait aholku eman dizkiete LH4ko ikasleei.

 

Mundua salbatzea guztion ardura da!