EKAINBERRI

Irailaren 26ean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek esperientzia paregabea eta zirraragarria bizitzeko aukera izan zuten Ekainberrira txangoa egitean. Ekaingo kobazulo ospetsuen erreplika batera joan ziren, Euskal Herriaren bihotzean. Oso egun polita eta atsegina izan zen.

Goizean goizetik, ikasleak energiaz  beterik zeuden, historiaurreko lekurik liluragarrienetako bat aurkitzeko prest. Autobusak bere ibilbidea hasi zuen, eta ibilbidean zehar, irakasleen laguntzarekin, klasean landutako gauza batzuk gogoratu genituen, hala nola, lehen gizakiei buruzko istorioak eta duela milioika urte nola bizi zirenekoak.

Ekainberrira iritsi ginenean, begiraleek  harrera egin ziguten eta oso leku berezian sartzear geundela azaldu ziguten. Ekaingo jatorrizko kobazuloa, labar-pinturengatik ezaguna, babestuta dago eta ez da jendearen eskura, baina Ekainberrin kobazuloaren erreplika zehatza egin ahal izan zuten ikasleek. Barruan, harrituta geratu ziren historiaurreko animaliak irudikatzen dituzten pinturak ikustean, hala nola, bisonteak,  hartzak, zaldiak eta oreinak, guztiak zehaztasun harrigarriz margotuak. Gidak lehen gizakiek kolore naturalak nola erabiltzen zituzten azaldu zien.

Kobazuloa bisitatu ondoren, ikasleek sua lortzeko jarduera eder batean parte hartu zuten. Beraz, antzinako metodoekin sua egiten ikasteko aukera izan zuten, historiaurreko gizakiek erabiltzen zituzten metodoekin adibidez. Ikasleek, begiraleen begiradapean, makilak erabiliz su txikiak piztea saiatu  ziren.

Ondoren, Zestoan zehar paseo polita eman genuen eta frontoian bazkaltzen eta jolasten amaitu genuen parke polit batean.

Zalantzarik gabe, Ekainberriko egun hau zoragarria eta esperientziarik gogoangarrienetako bat izan zen. Oso ondo pasatu genuen!!

 

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.