GorputzHezkuntzasaioa01

Gorputz Hezkuntzako saioak LH4n!

Lehen Hezkuntzako laugarren (LH4) mailan Gorputz Hezkuntzako saioetan beste hainbat ikasgaietan ikasitakoa uztartzen dute: modu dibertigarrian ikasteko, mugitu bitartean motibazioa handitzeko eta talde-lana indartzeko.

Saioak beti luzaketekin hasten dira, lesioak saihesteko eta gorputza egoki prestatzeko. Ondoren, aktibazio jolasak egiten dituzte, gorputza martxan jartzeaz gain, frustrazioaren kudeaketan laguntzen dutenak. Hots, jokoan galtzea edo irabaztea naturaltasunez bizitzen ikasteko.

Horren ostean, bizpahiru jolas egiten dituzte, eta horietan beste ikasgaietan lantzen ari diren edukiak praktikan jartzen dituzte. Azken saioa adibide gisa hartuta, zapi-zapira jolastu ziren: bi taldeetako kideek, zelaiaren bi muturretan ezarri eta zenbakiak banatzen dituzte. Jarraian, irakasleak zelai erditik esaten duen zenbakia dutenek (talde bakoitzeko batek) erdira korrika joan eta zapia hartzen saiatu behar dute; zapia hartzen duenak bere taldera itzuli behar du harrapatu gabe, eta besteak, aldiz, harrapatu egin behar du zapia hartu duen pertsona. Jolas horren bidez abiadura, erreakzioa eta estrategia lantzen dira. Haatik, LH4. mailan balio gehigarria ezartzen zaio jolasari. Izan ere, ikasleek matematikaren bidez lortu behar izaten dute zein zenbaki atera behar den asmatzea. Irakasleak, nahiz eta hasieran zenbakia zuzenean esan, ondoren, batuketen eta kenketen bidez esan ohi ditu eta, azkenik, biderketen bidez. Hau da, eragiketa horien emaitzak atera behar du erdira zapiaren bila. Hori horrela, ikasgelan ikasitakoari beste praktikotasun bat ematen zaio Gorputz Hezkuntzako saioetan.

Saioaren amaieran, erlaxazio unea izaten dute. Aztergai dugun saioan, ikasleak borobilean jarri, begiak itxi eta euren barnean “minutu bat” neurtzen saiatu ziren, igaro zela pentsatzean, altxatuz. Guztiak altxatzean, minututik gertuen altxatako ikaslea nor izan zen adierazi zuen irakasleak, eta txalo artean amaitu zen saioa. Helburua argia da: mugitu, ikasi, elkarri lagundu eta emozioak egoki kudeatzen ikastea. Bide onetik goaz!

GorputzHezkuntzasaioa02
GorputzHezkuntzasaioa05
GorputzHezkuntzasaioa04
GorputzHezkuntzasaioa01
GorputzHezkuntzasaioa03

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.