2026ko Korrika Txikiak Euskal Herriko herri eta ikastetxe gehienetan ospatzen ari dira egun hauetan, 24. Korrika nagusiarekin batera (martxoaren 19tik 29ra).Gure eskolak ere jarduera honetan parte hartzen du euskararen alde korrika egiteko. Ekitaldi hauetan, irakasle eta ikasleak dira protagonista, euskara kalera ateratzeko asmoz.
Egia auzoko 2026ko Korrika Txikia martxoaren 24an (asteartea), ospatu da. Auzoko beste ikastetxeko ikasleek ere parte hartzen dute Korrika egiteko.
Ikasleak eskolako jertse gorriz jantzita joan dira eta petoa eraman dute. Mundaizekoek harro bi pankarta eraman ditugu.
Korrika egin eta gero, hau da, plazan gaudenean, LH2 eta LH5 eko bi ikaslek irakurri dituzte lelo batzuk:
“Herri euskaldun bat nahi dugu”
“Hiru ikastetxeak euskara dugu ardatza”
Jai giro paregabea sortu dugu!!
Gora euskara!!