TWISTER Aisialdi Taldea

Twister Asialdi taldea

Zer da Twister?

Twister larunbatetan elkartzen den Mundaiz ikastetxeko aisialdi taldea da. Funtsean, aisialdiaren helburua, eskola-ordutik kanpo, ikasgelako eta kurtso ezberdinetako beste zenbait ikaskiderekin batera ongi pasatzea da. Horretaz gain, eskolako egunerokotasunean dagoeneko lantzen diren balore, sentimendu… lantzen ditugu, gure ikasleak pertsona integralak eta adimen osokoak bezala hezten saiatzeko, justizia, solidaritatea eta boluntariotzan bizitzen sustatzeko. Horretarako, zenbait ekintza prestatzen ditugu: jolasak, taldeko dinamikak, tailerrak, irteerak, merendolak, beste ikastetxeetako aisialdiko ikasleekin bizikidetasunak etabar.

Gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen taldearen idearioa. 

LH-ko 4., 5., 6. mailako eta DBH-ko lehenengo mailako ikasleei taldeak irekiko dira. Ekintzak mailaka banatuko dira. DBH-ko 4. mailako ikaslea bazara, edo Batxilergokoa, gurekin ere parte har dezakezu, premonitore edo begirale moduan.

Noiz elkartzen gara?

Hamabostean behin elkartzen gara, larunbatetan, 16:00etatik 18:00etara. Bizikidetzako asteburuetan etxetik kanpo  egiten dugunez lo, ordutegia desberdina izango da.

Zenbat kostatzen da?

Jardueran parte hartzeko 40 € baino gehiago ez duzue ordaindu behar ikasturte osorako, jarduerak egiteko materialak erosi ahal izateko. Izena emanez gero, ikastetxeko urriko hilekoarekin batera pasatuko zaizue kuota.

Nola izen-eman behar duzue?

Ikasturtearen hasieran, informazio guztia jasoko duzue eskolako posta elektronikoan, egutegia eta izena emateko galdetegia barne.

Galderarik baduzue, bidali mezu elektroniko bat (tw*****@gm******.com), eta saiatuko gara zalantzak lehenbailehen argitzen. Bestela, Silviaz galde dezakezue idazkaritzan, edozein kontsulta egiteko.

Begirale izan nahi?

DBH 4. mailako, Batxilergoko edo eskolako ikasle ohia bazara, begirale bezala parte har dezakezu gure aisialdi taldean.

 

Umeekin egon eta ondo pasatzeaz gain, udako hainbat ekintzetan parte hartzeko lehentasuna izango duzu, bai partaide bezala baita begirale moduan joateko ere. Gainera, kurtsoan zehar hainbat formakuntza egingo ditugu beste Corazonista taldeetako begiraleekin batera, gure artean ere aisiko momentuak izateko baita poliki poliki gure burua prestatzeko. Gainera, begirale titulu ofiziala ateratzeko eman behar dituzun pausoetan gidatuko zaitugu.

 

Beraz, Twisterren familiako kide izatera animatzen bazara, idatzi tw*****@gm******.com helbidera edo jarri gurekin harremanetan Instagramen bidez!

Udako ekintzak

Ikastetxeak, probintziako beste ikastetxe Corazonista batzuekin batera, ondorengo udako jarduerak eskaintzen ditu, gure ikasleen prestakuntza osatzeko:

 

. Altsatsuko udalekua: LH 5. eta 6. mailako ikasleentzat

. Gareseko udalekua: DBH 1. eta 2. mailako ikasleentzat

. Santutegien ibilbidea: DBH 3. eta 4. mailako ikasleentzat

. Santiago-bidea: Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat

. Frontera Sur-Ceuta lan-eremua: Batxilergoko 2. mailako eta unibertsitateko ikasleentzat

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00