Sin categoría

Bakearen astea (LH)

Urtero bezala, Bakearen asterako zenbait gogoeta, jarduera eta ospakizun prestatu genituen. Aste honetan zehar munduan dauden hainbat gatazkei buruzko gogoetak egin genituen goizeko otoitz eta hausnarketetan. Gure ikastetxea usoz, pankartaz, begizta txuriz eta bake desioz bete genuen guztion laguntzarekin. John Lennonen “Imagine” kanta abestu genuen eta munduko bakearen erreferenteak oinarritzat hartuta, mundu hobe bat eraikitzeko […]

Bakearen astea (LH) Read More »

Etxeko ekonomia – Kontsumobide (DBH1)

DBH1eko ikasleek Kontsumobide elkartearen eskutik etxeko ekonomia gestionatzen ikasi dute. Familia eredu desberdinak aztertzeko aukera izan dute eta beraien ekonomia kudeatu dute. Etxe batek dituen diru sarrerak eta irteerak aztertu dituzte eta benetan diruak duen balioaz hausnartu dute. Honela, garai kontsumitzaile hauetan ardurazko kontsumo baten garrantziaz ohartuz.

Etxeko ekonomia – Kontsumobide (DBH1) Read More »

Antzerkia euskaraz (HH)

Urtero bezala, DBHko ikasleek antzerki polit batzuk prestatu dituzte Haur Hezkuntzako umeentzat. Eskolako txikienak betiko ipuinen antzezmenak ikusten liluratuta gelditu dira. Hiru txerrikumeak, Edurnezuri, Errauskine, Otxoa eta zazpi antxumeak besteen artean izan dira disfrutatu ditugun antzerkiak. Eskerrak eman behar dizkiegu parte hartu duten guztiei hain esperientzia politak disfrutatzeko aukera emateagatik.

Antzerkia euskaraz (HH) Read More »

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.