Sin categoría

Euskaraldia eta euskararen eguna 2018 (LH)

Aukeratu zure rola eta hartu kontrola. Hori da gure ikastetxean egiten ari garena. Ahoz zein belarriz, prest gaude Euskaraz bizitzeko. Euskaraldia etengabeko saiakera-aldia da heziketa-komunitatea osatzen dugun guztiontzat. Ikastetxea ahobiziz beteriko gunea da.  1. hitza, 2., 3. eta hurrengo guztiak euskaraz izaten dira, gure hizkuntzaren bizitasuna bazter guztietatik hedatuz. Erne gaude, belarriak tente eta ahoa […]

Euskaraldia eta euskararen eguna 2018 (LH) Read More »

Zinetek ekintza kulturala (BATX2)

2. Batxilergoko ikasleek ZINETEK ekintzan parte hartu dute hilabete honetan zehar. ZINETEK Orona fundazioak Donostiako Zinemaldiarekin batera antolatzen duten ekintza kultural bat da, non hainbat ikastetxek eta erakundek filma bat ikusi eta solasaldi batean parte hartzen duten. Gure ikasleek parte aktiboa izan dute ekintza honetan, filmaren hasieran aurkezpena eginez eta solasaldia bideratuz. Lan guzti hau

Zinetek ekintza kulturala (BATX2) Read More »

Urederra (BATX1)

Urriaren 17an Urederrara joan ginen. Goizeko 8-tan autobusa hartu, eta hara joateko bidea hartu genuen. Ailegatzean motxilak hartu eta bi orduko ibilbide bat egin genuen. Nahiz eta aldapa gora eta behera ibili eta nekatuak bukatu arren, azkenengo bista pena merezi izan zuen. A ze ur-jausi polita! Gainera bidetik, harriturik geratu ginen putzuetako ur turkesarengatik. Eguerdian

Urederra (BATX1) Read More »

Mendukilo eta Planetarioa (DBH4)

Azaroaren 14an DBH 4.mailako ikasleok Mendukilo kobazuloa eta Iruñeko Planetarioa bisitatzera joan ginen. Mendukilo kobazuloan naturak lur-azpian ezkutatuta dituen paisai ikusgarriaz gozatzeko aukera eman ziguten eta planetarioan, berriz, Lurretik kanpo zain ditugun izar eta planetak ezagutzeko aukera paregabea izan genuen. Irteera interesgarria iruditu zitzaigun, ezagutzen ez genituen gauzak ikusteko aukera izan genuelako. Giro ona egon

Mendukilo eta Planetarioa (DBH4) Read More »

”Rosi Erosi” antzerkia (LH)

“Rosi Erosi” antzerkia ikusteko aukera izan genuen azaroaren 9an. Formatu txikiko antzerkia izan zen eta fantasiazko ipuinen antzera, txotxongiloak izan ziren istorio honetako pertsonai nagusiak. Gaur egungo gehiegizko kontsumoaren eta publizitatearen arriskuak zeintzuk diren ulertu genituen antzerki honen bitartez. Benetan paregabea aktoresaren lana txotxongilo eta ahotsekin!

”Rosi Erosi” antzerkia (LH) Read More »

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.