Sin categoría

Kontzertu pedagogikoa (Lehen Hezkuntza)

Urtero bezala LH 1. mailakoak Kontzertu Pedagogikoan izan dira Egiako Musika eskolan. Beste ikastetxe batekin batera , urriaren 6an, ostirala, han egon ziren eta oso ondo pasa zuten abesten, dantzatzen eta txalotzen. Hurrengo urtean errepikatzeko asmoarekin geratu dira!!! Musika eskolaren bloga ikusteko egin klik hemen. Gelako argazkia deskargatu eta hainbat jarduera multimedia egiteko aukera izango duzue.

Kontzertu pedagogikoa (Lehen Hezkuntza) Read More »

Next robota (Haur Hezkuntza, 4 urte)

Aurten ere Robotika proiekturarekin  jarraitzen dugu. Oso gustora burutzen duten jarduera da. Next robotaren bidez Curriculumeko eduki desberdinak lantzen dira, pentsamendu konputazionalarekin hasten gara, programazio hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak erdiesten dira. Jolasen bidez programazioko lehen urratsak ematen dituzte. Tapiza desberdinak erabiliz eskolan lantzen ari garenaren osagarri.

Next robota (Haur Hezkuntza, 4 urte) Read More »

Bizikletada 2017 (DBH 2. eta 3. mailak)

Europako Mugikortasun Astearen barruan, aurten ere, Bizikletadan parte hartu dugu DBH-ko 2. eta 3. mailekin. Mugikortasuna, ardatz nagusi bezala dugu eskolak parte hartzen duen Eskolako Agenda 21 eta Eskolako bidea proiektuetan. Mundaizeko 120 ikasle inguru parte hartu genuen, beste 9 ikastetxeekin batera. Guztira ia 800 txirrindulari elkartu ginen Donostiatik 10 kilometroko ibilbidea egiteko. Hiri polita

Bizikletada 2017 (DBH 2. eta 3. mailak) Read More »

IKT: Sare_Hezkuntza Gelan proiektua

Ikastetxeak Sare_Hezkuntza Gelan berrikuntza proiektuan parte hartzeko aukeratua izatea lortu duela jakinarazi nahi dizuegu. Datozen ikasturteetan aldaketa metodologiko eta pedagogikoa bultzatzen jarraitu nahi dugu ikastetxean. Horretarako, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatu behar ditugu. Proiektu berri honek jarraipena emango dio gaurdaino egindakoari, batez ere, “IKT Heldutasun eredua” proiektuan. Gure hezkuntza komunitateko kide guztiei eskertu nahi

IKT: Sare_Hezkuntza Gelan proiektua Read More »

Mendukilo: ingurugiro eskola (Lehen Hezkuntza)

Ohi den bezala, ikasturteari hasiera on bat emateko , LH ko 3., 4., 5. eta 6. mailakook Ingurugiro eskoletara joan gara bi egun zoragarriak pasatzera. Egin ditugun ekintzak oso bailagarriak izan dira gure arteko harremanak sustatzeko eta jakina, elkarbizitza  indartzeko. 3.mailakoak Astitzera joan gara. Guretzat ingurugiro eskoletara joaten garen  lehenengo aldia  izan da. A ze

Mendukilo: ingurugiro eskola (Lehen Hezkuntza) Read More »

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.