Bizitzarako finantzak

Finantza-sistemaren arazoen (gehiegizko zorpetzea, dibertsifikazio eza, iruzurrak edo gehiegikeriak) arrazoietako bat, ez gaudela nahiko trebatuta finantza-sistemaren inguruan, izan daitekeelaren ideia partekatzen dugu. Gaur eguen, eskolara joateko adina duten gazteek, PISAren azken txostenaren arabera, oinarrizko finantza-gaitasun maila txikia dute, munduko batez bestekotik oso hurrun.

Hori dela eta, Kutxabank-eko “Bizitzarako finantzak” programan parte hartzen dugu. Bertan, Simulazio-joko baten bidez bizitzeko behar diren finantzen inguruko gaitasunak garatuko dira. Bestalde oinarrizko zenbait hezkuntza-gaitasun landuko dira ere, esaterako, matematikako, teknologia digitaleko edo hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00