2019-2020 ikasturtea

Igeriketa (LH2)

LH 2 mailako ikasleek ezin hobeto pasa dute Zuhaiztiko polikiroldegian egindako  igeriketa ikastaroan. Irailaren 19an hasi eta pena handiz urriaren 16an bukatu zuten. Aukera paregabea izan da, mailaren arabera, taldetan banatuta, izugarri ikasi eta disfrutatu dute uretan. Adi guraso, hurrengo udaran nekez aterako dituzue uretatik!!!!

Igeriketa (LH2) Read More »

Bizikletada 2019 (DBH3)

Europako Mugikortasun Astearen barruan, Bizikletadan parte hartu dugu DBH-ko 3. mailekin. Mugikortasuna, ardatz nagusi bezala dugu eskolak parte hartzen duen Eskolako Agenda 21 eta Eskolako bidea proiektuetan. Mundaizeko 60 ikasle inguru parte hartu genuen, beste 12 ikastetxe eta erakundeekin batera. Guztira ia 1000 txirrindulari elkartu ginen Donostiatik 10 kilometroko ibilbidea egiteko. Hiri polita dugu bizikletaz

Bizikletada 2019 (DBH3) Read More »

Zinetek ekintza kulturala (BATX2)

2. Batxilergoko ikasleek ZINETEK ekintzan parte hartu dute urrian zehar. ZINETEK Orona fundazioak Donostiako Zinemaldiarekin batera antolatzen duten ekintza kultural bat da, non hainbat ikastetxek eta erakundek filma bat ikusi eta solasaldi batean parte hartzen duten. Gure ikasleek parte aktiboa izan dute ekintza honetan, filmaren hasieran aurkezpena eginez eta solasaldia bideratuz. Lan guzti hau prestatzeko,

Zinetek ekintza kulturala (BATX2) Read More »

Urederra iturburura irteera (BATX1)

1. Batxilergoko ikasleak Urederra iturburuko natur erreserba ikustera joan ziren,  Urbasa-Andiako natur parkean, Bakedano udalerrian, Nafarroan. Eguraldi ona izan zuten eta bidai luzea izan zen arren, merezi zuen. Ibaiaren sorrera eta ibilbidea ikusteko aukera izan zuten; bidean lau putzu ikusiz non haien urdintasun eta gardentasuna ziren nabarmen. Oso txango liluragarria izan zen.

Urederra iturburura irteera (BATX1) Read More »

Astitz: Ingurugiro Eskola (LH3)

Zein ondo ibili gara Astitzeko ingurugiro eskoletan 3.mailakook!! Ba al dakizue?  Basajaun ezagutu genuen! Eta hori gutxi balitz galtzagorriei etxetxoak egin genizkien!! Bai bai, basajaun, galtzagorriak, herensugeak…erabat magikoa izan da! Eta Mendukiloko kobazuloak, zer esanikez! Ze nolako kobazulo handia eta polita! Ba al zenekiten, bertan, troglobioak bizi direla? Garai batean, koloretsuak ziren baina hainbeste urte

Astitz: Ingurugiro Eskola (LH3) Read More »

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.