20211021LH5ametsbat00

Amets bat

20211021LH5ametsbat00

Pandemiak behartutako geldialdiaren ondoren, hemen da berriro Amets Bat. Real Sociedad Fundazioak antolatutako jarduera hau 2006an hasi zen eta dagoeneko hamaseigarren edizioa du.

Dauden mugak direla eta, jardueren programa aldatu egin da aurreko urteekiko. Ikasturte honetan bertatik bertara ezagutu genuen Reale Arena eta estadioko txoko guztiak bisitatu genituen (aldagelak, prentsa-aretoa, aparkalekua, ospearen korridorea, aldageletako tunela…). Argazkiak egin genituen Txurdinekin eta baloiarekin jolastu ginen Paco Yoldi kiroldegian.Azkenik, zelaia nola aldatzen zen ikusiz, Reale Arenako palko batean bazkaldu genuen.

Gainera, pare bat ikasle jokalariekin atera ziren Valencia F.C. taldearen aurkako partiduan. A zer esperientzia!

Oso ondo pasa genuen. Gora Erreala! Aupa Mundaiz!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00