LHLacturale00

LACTURALE-Bisita Birtuala

LHLacturale00

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako gure ikasleek bisita birtuala egin dute LACTURALera, behitegiak nola funtzionatzen duen jakiteko, esnea nondik datorren eta gure etxeetara iritsi arte egiten duen bidea ezagutzeko.

Abeltzainaren lana bertatik bertara ikusteko aukera izan dute, baita esne-baso baten atzean zer dagoen jakiteko.

Behien digestio-aparatua ere azaldu diete, zergatik diren hausnarkariak eta zergatik, pentsua baino, belarra hartzea garrantzitsuago den.

Amaitzeko, ekoizpen-nabean behien ongizatea ikusi dute, beroari nola egiten dieten aurre, nola dauden horren garbi…. eta bitxiena, nola jeizten diren!

Jardueraz biziki gozatu dute eta poz-pozik itzuli dira etxera esne-brickarekin!

 

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00