BATX2Unitour00

UNITOUR azoka

Pasa den ostegunean, azaroak 3, Batxilergoko 2. mailako ikasleak urtero Kursaalean antolatzen den Unitour azokara gerturatu ziren. Bertan, euskal eta estatuko unibertsitateek datorren ikasturteko informazio-eskaintza aurkezten dute. 

Ekintza nahiz eta arratsaldez izan, Mundaiz ikastetxearen parte hartzea handia izan zen. Ikasleek, orohar, zalantzak izaten dituzte unibertsitateko eta lanbide heziketako graduen inguruan eta horrelako ekitaldiak interesgarriak izan ohi dira halakoak argitzeko. 

Tutoretza saioetan saiatzen gara hori guztia lantzen baina kanpoko informazioa jasotzea ere komenigarria da. 

Ziur gaude beren interesekoa izan dela.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.