BATX.Agifes00

AGIFES: “Zeuk Aukeratu” programa

Ikasturte honetan zehar, AGIFES erakundeak sortu duen ZEUK AUKERATU programan parte hartu dugu Mundaizen. Programa honen barruan, buru osasun arazoak saihesteko eta gaiaren inguruan sentsibilizatzeko hitzaldiak eta ekintzak antolatzen dira. 10 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta dago. Bai Batxilergoko eta DBHko ikasleek, bai Lehen Hezkuntzakoek, programa honetan parte hartu dute non abisu-seinaleak azaldu zitzaizkien, pertsona ezagunen esperientzia desberdinak ezagutarazi eta egoera horietan zer egin behar den aholkua eman zitzaien.

Gure osasun fisikoaz gain gure osasun mentala ere zaintzea benetan garrantzitsua iruditzen zaigu Mundaizen eta, horretarako, AGIFESeko psikologoek benetan informazio aberasgarria helarazi digute. 

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00