BATX2.Elurra00

ELURRETARA BIDAIA

Urtero bezala, 2. mailako batxilergoko gure ikasleek Formigal eta Jakara eskiatzera bidaia- kultural bat egin zuten, martxoaren lehen astean. Bidaia horretan, ikasleen eta irakasleen arteko adiskidetasun-loturak sortu ziren, eta askok eskiatzen ikasi zuten. Barreak partekatu genituen eta aste osoan zehar giro ona izan genuen lagun pistetan, kafetegian eta hotelean.

Bidaia otsailaren 27an goizalde ederrean hasi zen, baina diotenez, ”gustuko lekuan aldaparik ez”, ikastetxeko aparkalekuan tramankulu guztiekin elkartu ginen Formigalera zuzen-zuzenean joateko prest, lehenengo klaseekin hasteko. Egunean 2 klase-ordu jasotzeak ikasle batzuk eskiaren eta snowaren benetako adituak bilakatzea lortu zuen.

Pistei martxoaren 3an, ostirala, agur esan genien nekatuta eta penaz, baina aste osoa topera gozatu izanaren sentsazioarekin. Hurrengo urtera arte Formigal!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00