Erasmus+ programari esker Islandiara bidaiatzeko aukera izan nuen, Alemania, Grezia, Frantzia eta Hungariako irakasle talde batekin batera. Helburua bertako hezkuntza eredua gertutik ezagutzea eta, aldi berean, gure esperientziak eta hausnarketak partekatzea zen, ikasgelan ongizate emozionala nola sustatu ikertuz.
Gure egonaldian, meditazioa, mindfulness eta emozio hizkuntza eta entzumen aktiboa landu genituen. Esperientzia oso aberasgarria izan zen, gure indarguneak aurkitu eta ikasleekin konektatzeko modu berriak ikasteko aukera eman zigulako.
Une garrantzitsuenetako bat Helgafellsskóli ikastetxe publiko bisitatzea izan zen; ikastetxe honek Icelandic Education Awards nazioarteko saria jaso zuen.
Nire arreta bereziki erakarri zuen iraunkortasunarekiko konpromisoak: paperik ez lelopean, liburuak iPad edo Chromebookekin ordezkatzen dituzte. Gainera, ikastetxea eta kirol-instalazio zabala komunitate osoari irekita daude, eta Reikiaviken erreferente kultural bihurtzen dira.
Bertako irakasleek azaldu ziguten, ikasleek maiz irteerak egiten dituztela, ingurunea garbitzeko. Ikasle nagusiek, udan, Summer Working proiektuan parte hartzen dute komunitatearen ingurumen-babesteko. Oso interesgarria iruditu zitzaidan nola integratzen duten hezkuntza akademikoa, ingurumenarekiko errespetua eta komunitatea bizikidetzan..
Gainera, Islandiako hezkuntza ohiko gaiez gain, haratago doala ikasi nuen: sukaldaritza, moda eta jantzigintza, lorategigintza, osasuna, beste kultura batzuen errespetua, pentsamendu kritikoa, ingurumen-arazoen konponbidea edo proiektuetan oinarritutako ikaskuntza bezalako arloek matematikaren edo hizkuntzaren berdina duten garrantzia dutela adieraziz. Zalantzarik gabe, esperientzia honek nire ikuspegia aldatu zuen, eta ikasgelak modu praktiko eta esanguratsuan aberasteko aukera izan nuen.