Urtero bezala, martxoko lehen ostiralean, gure ikastetxean Polikarpo anaiaren eguna ospatu dugu. Ikasleentzat oso egun berezia izaten da, elkarrekin momentu desberdinak partekatzeko aukera izaten duelako.
Goiza ospakizun batekin hasi dugu. Ondoren, hamaiketako berezi batez gozatu dugu eta ikasleek gogotsu parte hartu dute. Giro ederra sortu da hasieratik.
Eguraldi txarra zela eta, aurten jolasak barruan egitea erabaki dugu. Gelatan mahai-joko desberdinak antolatu dira, eta ikasleek primeran pasatu dute elkarrekin jolasean.
Beste behin ere, Polikarpo anaiaren egunak momentu politak utzi dizkigu eta , batez ere, elkarrekin egoteak duen garrantziaz gogorarazi digu.