Instrumentuen pasarela Donostiako Musika Eskolan

Maiatzaren 8an, LH1 eta LH2 mailako ikasleok Donostiako Udalaren Musika Eskolara joan ginen. Bertan, “Instrumentuen pasarela” izeneko entzunaldiaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen.

Saioan zehar, hainbat instrumentu ezagutu genituen: haize-metalezkoak (tronpeta, tuba…), haize-egurrezkoak (oboea, zeharkako txirula…) eta perkusiozko batzuk ere bai. Instrumentu bakoitzaren soinua entzun eta haien ezaugarriak ikasteko aukera izan genuen.

Gainera, “txalometro” berezi baten bidez, gehien gustatu zitzaigun instrumentua aukeratu genuen. Txalo zaparrada ikaragarria sortu zen, eta egia esan, erabakia ez zen batere erraza izan!

Oso esperientzia dibertigarria eta aberasgarria izan zen. Primeran pasa genuen!

LHMaiatza03
LHMaiatza00
LHMaiatza02

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.