Drivelop

Amets bat (LH5)

Aurreko asteazkenean, apirilak 11, 5. mailako ikasleak Zubietara joan ziren. Eguraldi euritsua izan arren, primeran pasa zuten Errealeko jokalarien entrenamendua ikusten eta animatzen. Jokalariak ikusteaz gain, klubaren historia eta instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten. Amaitzeko, Aquariumean arratsaldea pasa zuten. Errealeko web orrian egun horretako argazkiak ikusi ditzazkezue: https://fundazioa.realsociedad.eus/eu/f/News/Details/bikain-pasatzen-dute-1

Amets bat (LH5) Read More »

Kongoren aldeko proiektuak (DBH4)

Aste honetan, gure 4. DBH-ko ikasleak ALBOAN-ekin batera egiten egon diren proiektuak amaitu dituzte. Alde batetik, mugikorren bilketarekin bukatu dugu. Bai sarreran bai tabernan izan ditugun kaxei esker hainbat mugikor bildu ditugu birziklatzeko. Bestaldetik, oporrak baino lehen bizkotxo solidarioaren salmenta burutu genuen eta arrakasta handia izan zituzten bizkotxo dastagarri guztiak. DBH-ko jolas-orduan eta 16:30tan LH-koentzat 

Kongoren aldeko proiektuak (DBH4) Read More »

Gaztelugatxe (DBH4)

Martxoaren 21ean 4. DBH-ko ikasleek egun eder batekin eman zioten hasiera udaberriari. Eguraldi zoragarriari esker Euskal Herriko txoko ikusgarrienetariko batez gozatzeko aukera izan zuten, “San Juan de Gaztelugatxe”. Hango eskailerak dituen 241 maila igo ondoren, ikuspegi ederrak topatu zituzten eta, nola ez, ermitako kanpaia gogoz astindu zuten. Azkenean, autobusa hartu eta Bilboko erdigunera joan ziren.

Gaztelugatxe (DBH4) Read More »

Malta (BATX1)

Batxilergoko 1. mailako ikasleak Maltako egonaldiko bidaiatik otsailaren 26ean itzuli ziren. Oso bidai alaia, interesgarria eta aberasgarria izan da. Ingelesa lantzeaz gain, Malta herrialdea ezagutu dute eta bertako jendearekin izandako harremanak, kultura eta bizimodu berri bat ezagutzeko aukera eman die. Orokorrean oso bizipen polita eta gomendagarria izan dela esan digute ikasleek. Egun batzuetan hotza izan

Malta (BATX1) Read More »

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.